Gizartea -
Trafiko istripua
Auto-ilara luzeak Tolosan, bi kamioiren arteko istripuaren ondorioz
Ez da inor zauritu, baina Gasteizko noranzkoan errei bat itxi behar izan dute, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu 07:00etan.
Erredakzioa
Bi kamioik talka egin dute gaur goizean N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizko noranzkoan. Ondorioz, lau kilometroko auto-ilarak pilatu dira goizeko lehen orduetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripuan ez da inor zauritu, baina Gasteizko noranzkoan errei bat itxi behar izan dute, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu 07:00etan.
08:20an, ibilgailuak errepidetik atera dituzte eta erreia ireki dute berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea