Gizartea -

Denboralea

Urteko gau hotzena EAEn, -11,7 ºC-ra jaitsi baitira tenperaturak

Ertzaintzak arreta handiz gidatzeko eskatu du, eta Iberiak izotza kendu behar izan die bere hegazkinei Loiuko aireportuan.

Urteko gaurik hotzena izan da gaurkoa

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) urteko gaurik hotzena izan du gaur, tenperatura minimoak -11,7 ºC-ra iritsi baitira Arabako hainbat tokitan.

Hain zuzen ere, gau hotzena Eturan (Araba) izan dute. Ondoren Ozaeta (-10,6 ºC), en Agurain (-10,4 ºC), Dulantzi (-9,6 ºC), Arkauti (-9,2 ºC), Otxandio (-7,6 ºC) eta Berastegi (-6,4 ºC) daude.

Euskalmetek izozteak iragarri ditu gaurko, batik bat eguneko lehen orduetan. Hala ere, tenperatura maximoak azken egunetakoak baino altuagoak izango dira, eta 10 ºC-ra igoko dira kostaldean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak arreta handiz gidatzeko eskatu du, errepideetan eta, gehienbat, mendateetan izotza egon daitekeelako.

Tenperatura baxuen ondorioz, Iberiak izotza kendu behar izan die hegazkinei goizeko lehen orduetan Loiuko aireportuan. Konpainiak agiri batean jakinarazi duenez, Iberiak izotza kenzeko makina bat ekarri zuen joan den astean Madrildik, zerbitzua eman ahal izateko. Azken egunetan 10.000 litro glikol (izotza urtzeko gai bat) erabili omen ditu zeregin horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia