Gizartea -

Nafarroa

Tafallako gazte bat hil da, liskar batean larri zauritu ostean

Foruzaingoak 15 eta 16 urteko bi tafallar atxilotu ditu, gertatutakoarekin lotura dutelakoan.

Gertaera izan zen kalea, herri nafarrean. Irudia: EiTB
Gertaera izan zen kalea, herri nafarrean. Irudia: EiTB
17 urteko gazte bat hil da Tafallan, borroka batean kolpea hartuta

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tafallako (Nafarroa) 17 urteko mutiko bat hil da gaur, Nafarroako Ospitalean, astelehenean izandako liskar batean oso larri zauritu eta gero.

Foruzaingoak 15 eta 16 urteko bi mutiko atxilotu ditu, gertatutakoarekin lotura dutelakoan. Horiek ere tafallarrak dira, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Gazteen arteko borroka 20:00ak aldera hasi zen, Tafallako kale nagusian, eta ondoko kale-kantoi batera mugitu ziren. Udaltzaingoak hara jo zuen, eta Foruzaingoari deitu zion ondoren. Azken horrek ikerketa abiarazi du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Tafallako zentro politeknikoak bertan behera utzi ditu eskolak gaur.

“Zoritxarreko gertaera zehatza”

Udalak penagarritzat jo du gaur arratsaldeko lehen orduan adin txikikoaren heriotza, “zoritxarreko gertaera zehatza”.

Web gunean zabaldutako mezu baten bidez, Udalak heriotza “tragikoa” izan dela nabarmendu du, eta horrek “Tafalla osoan dolua” izatea eragin du. Gainera, “bat egin” du familiaren “saminarekin” eta “bere zerbitzura” dagoela adierazi du.

Udalak, gainera, elkarretaratze isila deitu du 19:30ean, gaur, Nafarroako Plazan, “indarkeriaren kontra” eta, zabaldu duenez, Poliziaren ikerketak eta autopsiak argituko dute “zein izan den heriotzaren eragilea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Tafalla albisteak