Gizartea -

Bartzelona

60.000 pertsona etxetik atera ezinda, hodei toxiko baten ondorioz

Eztanda bat jazo da Igualadako (Bartzelona) enpresa kimiko batean, eta, ondorioz, hiru pertsona zauritu dira.

Kalera irteteko debekua Igualadan, laino toxiko baten ondorioz

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eztanda bat jazo da gaur Igualadako (Bartzelona) enpresa kimiko batean, eta, ondorioz, hodei toxiko handi eta laranja bat sortu da. Eztandan hiru pertsona arin zauritu dira, eta, gainera, 60.000 etxetik atera ezin dira hainbat orduz bost herritan, isuriaren ondorioz.

Etxetik irteteko debekua eguerdian kendu dute, umeei, haurdunei, edadetuei eta arnasteko arazoak dituzten pertsonei izan ezik.

Istripua 09:45ean gertatu da, Simar konpainian, hainbat produktu kimiko zamatzen ari zirenean.

Eztandaren ondorioz hodei toxiko erraldoia sortu da, eta eskualde osoan izan da ikusgai. Hain zuzen ere, Igualada, Vilanova del Cami, Odena, Santa Margarida de Montbui eta Jorba herrietako biztanleei agindu zieten hasieran etxetik edo dauden zentroetatik ez ateratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak