Gizartea -

Zirkulazioa

Gizon bat atxilotu dute 231 km/h abiaduran gidatzeagatik, Nafarroan

Paristar bat da atxilotua. Frantziako Poliziak gizonezkoa non zegoen eta bere etxebizitza zein zen jakiteko agindua emana zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 28 urteko gizonezko frantziar bat atxilotu du bideko segurtasunaren kontrako delitu bat egitea leporatuta. Izan ere, 231 km/h abiaduran harrapatu zuten AP-15 errepidean, Olite parean.

Parisko gizonezko bat da atxilotua. Frantziako Poliziak gizonezkoa non zegoen eta bere etxebizitza zein zen jakiteko agindua emana zuen, Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Aurreko asteazkenean izan zen atxiloketa, eta Tafallako epailearen esku utzi zuten auzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa