Gizartea -
Igande honetan
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik
Gainera, olatuengatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du bihar arte, 4 metrotik gorako olatuak izan daitezkeelako.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrak izango direlakoan.
Abisua igande osoan zehar egongo da indarrean. Litekeena da 24 ordutan Kantaurialdeko hainbat puntutan 40-50 l/m2 pilatzea.
Bestalde, olatuengatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du bihar arte, goizeko 09:00ak arte, itsasaldeko arriskuagatik eta olatuen altueragatik. Izan ere, 4 metrotik gorako olatuak espero dira, bereziki gaur. Hortik aurrera, olatuaren altuerak behera egingo du.
Azken orduetan 3,8 metroko olatuak neurtu dituzte Pasaiako Portuan, eta 5,6 metroko olatuak, berriz, Donostiako Buian.