Gizartea -
Gertakaria
Frantziako hilerri judu bateko hainbat hilobi profanatu dituzte
Frantziako Barne ministroak baieztatu duenez, ahal duten guztia egingo dute egileak identifikatzeko, atxilotzeko eta justiziaren esku uzteko.
Erredakzioa
Frantziako Sarre-Unio eskualdeko hilerri judu bateko hainbat hilobi profanatu dituzte, Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak baieztatu duenez. Halaber, "ekintza kriminal" hori "irmotasunez" gaitzetsi du.
"Ahal dugun guztia egingo dugu ekintza horren egileak identifikatzeko, atxilotzeko eta justiziaren esku uzteko", azaldu du Barne ministroak ohar batean.
Erasoaren tokian bertan, tekniko talde batek frogak hartu ditu egileak identifikatu ahal izateko.
"Frantziak ez du frantses guztiek partekatzen dituzten baloreen kontrako erasorik onartuko", gaineratu du. Halaber, ministroak giza duintasuna, askatasuna, tolerantzia eta anaitasuna errespetatzeko deia egin du.
Bestalde, Manuel Valls Frantziako lehen ministroak hilerri juduan gertatukoa "ekintza doilor, antisemita eta memoriaren kontrako" gisa definitu du. "Ahal den guztia egingo da arduradunak aurkitzeko", gaineratu du.