Gizartea -

Donostia Ospitalea

Donostiak bi milioi inbertituko ditu trafikoa ospitaletik urruntzeko

Gaur egun ibilgailu pribatuak, garraio publikoa eta anbulantziak igarotzen dira bertatik, eta horrek mugikortasun arazoak sortzen ditu.

Donostia Ospitalea. Argazkia: EITB
Donostia Ospitalea.
Donostiako Ospitalguneak 3 berritasun nagusi izango ditu

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak 1,9 milioi euro bideratuko ditu Ospitaletik igarotzen den trafikoa 16 metro urruntzeko, bide paralelo batetik, eta aurrekontu horrekin 147 plaza izango dituen aparkaleku bat egingo dute. Hala ere, lanak ez dira datorren urtera arte hasiko.

Ricardo Burutaran Donostiako Hirigintza zinegotziak gaur aurkeztu du ospitaleko egungo errepidearen paraleloan joango den errepidearen proiektua.

Zirkulazioa urruntzea da helburua; izan ere, gaur egun ibilgailu pribatuak, garraio publikoa eta anbulantziak igarotzen dira bertatik, eta horrek mugikortasun arazoak sortzen ditu.

Burutaranek aitortu du Ospitaleak ez duela aholkurik egin proiektuaren inguruan, baina Udalak proiektua helaraziko dio Osakidetzari, ekarpen ekonomikoa egin dezan.

Zinegotziak azaldu duenez, Udalaren aurrekontu proiektuan dago ekimena, baina oposizioak aurrekontua errefusatu egin zuenez, "egoera zailagoa" izango da.

Lanak hasten dituztenetik amaitu arte 10 hilabeteko epea izango dute, baina ez diete lanei 2016a baino lehenago ekingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak