Gizartea -
Gertaera
Bost gazte atxilotu dituzte Ordizian, beste biri eraso egiteagatik
Gertaera urtarrilaren 31n jazo zen, 00:30ean. Ordiziako Etxezarreta kaleko taberna baten barruan egin omen zieten eraso atxilotuek bi gazte horiei.
Erredakzioa
Ertzaintzak 20 eta 28 urte arteko bost gazte atxilotu ditu Ordizian, beste bi gazteri eraso egitea leporatuta. Zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman behar izan zituzten.
Erasoa urtarrilaren 31n jazo zen, 00:30ean. Ordiziako Etxezarreta kaleko taberna baten barruan egin omen zieten eraso atxilotu berri dituzten gazte horiek beste biri.
Minutu batzuk geroago, kaleko jantzian zihoazen bi poliziak zauriak zituen 20 urteko gazte bat aurkitu zuten liskarra izan zen tokitik gertu.
Ertzainek gaztea identifikatu eta atxilotu egin zuten, erasoaren egileetako bat zela jakin ondoren.
Abian jarritako ikerketari esker, beste lau lagun atxilotu dituzte dagoeneko. Aurrekariak dituzte guztiek.