Gizartea -
Internet
Anorexiaren eta bulimiaren apologia egiten zuen bideo bat kendu dute
Murtziako hezkuntza zentro batek salaketa jarri ostean, Polizia Nazionalak esku hartu eta bideoa Internetetik kendu du.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak anorexiaren eta bulimiaren apologia egiten zuen bideo bat erretiratu du Internetetik, Murtziako ikastetxe batek salaketa jarri ondoren.
Polizia iturrien arabera, bideoa webgune ezagun batetik jaitsi zitekeen, eta anorexiarekin eta bulimiarekin esperimentatzen hasteko jarraibideak ematen ziren bertan.
Murtziako Polizia Judizialak, gertaturikoa argitzeko ardura bere gain hartuta, bideoaren edukia aztertu zuen eta erretiratzeko eskatu zion bideoa eskegita zuen atariaren jabeari.
Poliziak ikerketari esker egiaztatu zuenez, erretiratutako bideoaren jabeak bulimiarekin eta anorexiarekin loturiko blog bat dauka sarean, eta bere pausoak jarraitzeko gonbidapena egin die blog horretako jarraitzaileei.