Gizartea -
Zirkular baten bidez
Homosexualak eta eskaleak zelatatzeko eskaera, Madrileko Metroan
Homosexualak”, “eskaleak”, “saltzaileak” edota musikariak zelatatzeko eskatu diete Madrileko Metroko langileei, barne-zirkular baten bitartez.
Erredakzioa
Homosexualak”, “eskaleak”, “saltzaileak” edota musikariak zelatatzeko eskatu diete Madrileko Metroko langileei, barne-zirkular baten bitartez. Metroko arduradunek iragarri dute ikerketa abian jarri dutela, dokumentu horren egilea nor izan den argitzeko.
SER irrati kateak argitaratu duenez, Madrileko Metroko interbentzio-taldeei bidalitako gutun baten bidez, bidaiari zehatz batzuk zelatatzeko eskaria helarazi diete.
Dokumentu horren berri izan eta berehala, Madrileko Metroko zuzendaritzak “Ikerketa ireki du”, dokumentua nork egin eta zabaldu duen argitzeko eta “erantzukizunak zehazteko”.
Twitterren, Ignacio Gonzalez Velayos kontseilari delegatuak adierazi du “dokumentu tamalgarri horren egilea” zigortu egingo dutela.
UGTk salatu zuen dokumentu horren edukia. Sindikatu horren arabera, langileek uko egin dute agindutakoa betetzeari.