Gizartea -

Euskararen Legea

Lege aldaketa ñabardurekin goraipatu dute STEEILAS, ELA eta LABek

“Oztopoz beteriko” markoa aldatzeagatik zoriondu da STEEILAS sindikatua. ELAren ahotan, aldaketa “zonifikazioa gainditzeko aurreneko pausoa da”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

STEEILAS, ELA eta LAB sindikatuak pozik agertu dira gaur, baina ñabardurekin, Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea aldatu eta gero.

Saiakera desberdinen ostean, azkenean ?oztopoz beteriko? markoa aldatzeagatik zoriondu da STEEILAS sindikatua agiri batean. Hezkuntza sistema publikoan egoera berria izango dela goraipatu du sindikatuak.

Bestalde, legearen aldaketa ?zonifikazioa gainditzeko lehen pauso? bat dela adierazi du ELAk. ?Nafarroako ikasle guztien berdintasun eskubidean aurrerapauso? bat dela erantsi du sindikatu abertzaleak, baina Gobernuak ?gutxieneko eskaria dike antidemokratiko? bezala erabili dezakeela ohartarazi du.

Aldaketa ?pauso positibo? bat dela esan du LABek, baina ?ez nahikoa?. Sindikatu abertzalearen ahotan, araua ?Nafarroako bizilagunen hizkuntza eskubideak bermatzetik oso urrun dago?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB