Gizartea -

Arazo txikiak trafikoan

Bilboko itsadarrak eta Oriak gainezka egin dute marea bizien ondorioz

Goizaldean izandako itsasbeheraren ondorioz, Bilboko itsasadarrak apur bat gainezka egin du Erandion (Bizkaian) eta Oria ibaiak, berriz, Aian (Gipuzkoa). Ertzaintzak trafikoa desbideratzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko itsasadarrak eta Oria ibaiak gainezka egin dute Erandion (Bizkaia) eta Aian (Gipuzkoa), hurrenez hurren, goizalde partean izandako mare bizien ondorioz. Horrek arazo txikiak eragin ditu trafikoan, eta autoen joan-etorriak desbideratzen dabil Ertzaintza.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, itsasadarrak 06:00ak aldera gainezka egin du Erandion, eta errepide hartako erreietako bat ur azpian geratu da. Ertzaintzak trafikoa zuzendu du, eta ur barik zegoen erreiatik bideratu ditu ibilgailuak. 07:45ak aldera egoera normaltasunera itzuli da, eta itxitako erreia ireki dute.

Gipuzkoan ere ibai batek gainezka egin du, Oria ibaiak, alegia, Aia parean. Urak GK 3161 errepidea osorik hartu du. Ondorioz, Ertzaintzak errepide hori itxi eta inguruko industrialdeko errepide batetik desbideratu du trafikoa.

Ez Bizkaian ez Gipuzkoan ere, ibaien gainezkaldiek ez dute ondasun partikularretan edo publikoetan kalteak eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Orio albisteak