Gizartea -

Erreskatea

Piraguista bat erreskatatu dute Hondarribian, hipotermia zantzuekin

Segurtasun sailak adierazi duenez, 42 urte gizonezkoak arazoak izan ditu ontziarekin Higer lurmuturraren parean. Erietxera eraman dute hipotermia zantzuekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko piraguista bat erreskatatu dute gaur goizean Hondarribian, Higer lurmuturraren parean. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gizonezkoak arazoak izan ditu ontziarekin.

Bidasoako erietxera eraman dute gizonezkoa, hipotermia zantzuekin.

Goizeko 8.45ean jaso dute segurtasun zerbitzuek deia eta Itsas Salbamenduko talde bat lekuraino joan da eta erreskatea burutu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia bideoak