Gizartea -
Araban
Ostiralean galdutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Laudion
Bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte igande goizera arte. Gizonaren senitartekoek ostiral arratsaldean eman zuten abisua.
Erredakzioa
Ostiraletik Laudion galduta dagoen 82 urteko gizonezkoaren bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte igande goizera arte. Eguna argitzearekin batera, berriz ekingo diete lanei.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 19:30ean eten dute bilaketa eta igande goizean berrekitea aurreikusten dute.
Larunbatean, larrialdi zerbitzuetako kideak 82 urteko gizonezkoaren bila aritu dira Laudio inguruetan.
Ostiral arratsaldean gizonaren senitartekoek abisua eman zuten, eta orduan bilaketa-lanak abiatzeko operatiboa jarri zen martxan.
Bilaketa-lanetan hainbat kide ari dira parte hartzen: Ertzaintzako hainbat talde, tartean erreskate-talde bat txakurrekin, Udaltzaingoko hainbat agente, Gurutze Gorria eta Babes Zibilerako zenbait kide.