Gizartea -
Bartzelona
27 urteko gizon bat atxilotu dute Martorellen, ama hil duelakoan
Ustezko hiltzaileak amarengandik urruntzeko agindua zuen, tratu txarrak ematen zizkiolako. Emakumea etxean aurkitu dute, hilda, eta labankada ugari zituen.
Erredakzioa
27 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Esquadra Mossoek, Martorellen (Bartzelona), ama hil duelakoan. Harengandik urruntzeko agindua zuen, tratu txarrak ematen zizkiolako.
Kataluniako Poliziak bizilagun baten deia jaso du goizaldeko 02:00ak aldera, abisua emanez. Hark esandako helbidera iritsi direnean, agenteek emakume bat aurkitu dute lurrean, hainbat lanbankada zituela.
Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu, eta emakumea suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Poliziak emakumearen semea atxilotu du handik gutxira, ama hil izana egotzita.