Gizartea -
Errioxan
Zuñigako bizilagun bat hil da Rincon de Soton izandako istripu batean
Auto istripua LR-115 errepidean jazo da, bi autok aurrez talka eginda. Beste autoan zihoazen bi lagunak, biak Errioxako aipatutako udalerrikoak, zauritu dira.
Erredakzioa
34 urteko gizonezko bat, Zuñiga Nafarroako herriko bizilaguna, hil da goizaldean LR-115 errepidean, Rincon de Soto (Errioxan) parean, izandako auto-istripu batean, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Oharraren arabera, istripua 04:40ean jazo da, bi autok aurrez talka eginda.
Bestalde, SOS RIOJA 112 Larrialdietarako Zerbitzuaren esanetan, istripua Ebro ibaiaren gainean igarotzen den zubiaren parean gertatu da.
Bertara Errioxako Larrialdietarako Zerbitzuko kideak, Suhiltzaileak eta Guardia Zibileko agenteak joan dira.
Gertaeraren ondorioz, autoetako baten gidari eta bidaiari bakarra hil da. Bestalde, beste autoan zihoazen bi lagunak, biak Errioxako aipatutako udalerrikoak, zauritu dira eta Calahorrako Ospitale Fundazioko Larrialdi Zerbitzura eraman dituzte.
Ondoren, hileta-zerbitzuek ere hara jo eta gorpua Errioxako Gobernuko Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute.