Gizartea -

Gipuzkoa

Errenteriako nagusien etxea hustu dute gas-isuri baten ondorioz

Zentroko erabiltzaileak eraikineko beste gunera batera eraman dituzte eta normaltasunera itzuli dira dagoeneko.

Nagusien etxe bat hustu dute Errenterian gas-isuri baten ondorioz

02:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako (Gipuzkoa) nagusien etxean zeuden pertsonak kalera irten behar izan dira gaur, igandea, goizean, inguruan egiten ari diren lanetan izan omen den gas-isuri bat dela eta.

Segurtasun Sailak zabaldu duenez, nagusien etxea (San Marcoserako errepidean) 09:00ak aldera hustu dute. Bertara, Ertzaintza, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Naturgaseko teknikariak lanean izan dira, egoera aztertzen.

Suhiltzaileek zehaztu dutenez, antza denez, inguruan egiten ari diren lanetan izan da isuria, estolda bat apurtuta. Hori dela eta, nagusien etxea hustu dute, giroa garbitzeko.

Zentroko erabiltzaileak eraikineko beste gunera batera eraman dituzte eta normaltasunera itzuli dira dagoeneko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Errenteria albisteak