Gizartea -
Gipuzkoa
Urumea ibaiak egindako kalteak zenbatzen hasiko dira asteon
Oraindik ere 2011ko uholdeen kalteak ordaintzen ari direla salatu dute hainbat auzokidek.
Erredakzioa
Aseguru etxeak uholdeek Martutenen eta Txomin-Enean (Donostia) eta Urumea ibaiaren inguruko beste hainbat herritan (Astigarraga eta Hernani, kasu) egindako kalteak zenbatzen hasiko dira aste honetan.
Gainera, Martuteneko auzokideak Juan Karlos Izagirre alkatearekin eta Hondakinen Kontsortzioarekin (GHK) biluko dira, egoera aztertzeko.
Asteburu honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta hainbat sailburu bertaratu dira, eta auzokideek aseguru etxeei presio egitea eskatu diete, kalte-ordainak ahalik eta lasterren jaso ditzaten.
Gainera, oraindik ere 2011ko uholdeetako kalteak ordaintzen ari direla salatu dute askok.
Joan den astean Urumea ibaiak gainez egin eta gero, hainbat pertsona etxera itzuli ezinik daude oraindik.