Gizartea -

Arrakasta handia sarean

Eguneroko 10 ekintzetan dirua eta denbora aurrezteko proposamenak

Egunero burutzen ditugun hainbat jarduera modu eraginkorragoan egiteko proposamena egin du HackingLife Youtubeko kanalak.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure diruari eta denborari etekinik handiena ateratzea puri-purian dago gaur egun. 'Low cost' modaz haratago, aurreztea eta eraginkorragoa izatea premiazko beharra bihurtu da, egun pairatzen ari garen krisi garai honetan bereziki.

Hortik abiatuta, HackingLife Youtubeko kanalak eguneroko 10 ekintza egiteko modu alternatiboa proposatu du, eraginkorragoa izan gaitezen.

Jarduera horiek egiteko era orijinalak planteatu dituzte bideo horren egileak, hala nola, nola ireki beirazko ontziak; freskagarriak lastotxoarekin edan; patata frijituak polsatik zuzenean jan; entxufatutako kableak nola jarri; zipriztinak eragin gabe, tetrabrik batetik edaria zerbitzatu; aluminio-papera kaxa beraren barnean moztu; berakatzak era arina eta garbian zuritu; hazirik gabeko krispetak lortu; zapatako kordoiak lotu; eta eskuak sikatu, paper kopuru handia xahutu gabe.

Youtubeko bideo horrek arrakasta handia lortu du sarean, bideorik ikusienetarikoa da, eta 200.000 erreprodukzio baino gehiago ditu dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea