Gizartea -

Istripua

Ireki dute A-8a, Deban, eta zirkulazioa bere onera itzuli da

Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da. Auto-ilara luzeak egon dira arratsaldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da A-8an, Deba (Gipuzkoa) parean, eta bidea itxi egin behar izan dute Donostiako noranzkoan zenbait orduz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Dena dela, dagoeneko erabat ireki dute eta zirkulazioa bere onera itzuli da.

Ezbeharraren ondorioz, turismoaren gidaria ospitalera eraman dute, baina arin zauritu omen da.

Auto-ilarak sortu dira Deban, Donostiako noranzkoan, eta une batzuetan zazpi kilometroraino iritsi dira.

Istripua Arrontegin

Bestalde, bi pertsona arin zauritu dira gaur eguerdian Arrontegin, Getxo aldera, gertatu den istripu batean. Lau ordutik gora auto-ilarak izan dira inguru horretan, Ertzaintzaren arabera.

Ezbeharra eguerdian gertatu da, bi kamioik eta furgoneta batek talka egin dutenean. Istripuaren ondorioz, bi kamioietako gidariak (36 eta 50 urteko berangarra eta lasartearra) zauritu egin dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte anbulantzian.

Ezbeharraren ondorioz, noranzko horretako lau erreietako bi itxi egin behar izan dituzte, eta auto-ilarak A-8raino iritsi dira.

Dagoeneko erabat irekita dago bidea, ibilgailuak bertatik kendu eta errepidea garbitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Deba bideoak