Gizartea -

Uholdeak

Espainiako Gobernuak 4 milioi emango dizkio Nafarroari uholdeengatik

Ministroak azaldu duenez, "apartekoa" izan da otsailean botatako euritza, azken "136 urteetako" euri jasa gogorrenak izan baitira.

Ministroa, Tuteran. Argazkia: EiTB
Ministroa, Tuteran.
Espainiako Gobernuak 4 milioi emango dizkio Nafarroari uholdeengatik

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministroak esan du Espainiako Gobernuak lau milioi euro bideratuko dituela uholdeek Nafarroan kaltetutako nekazaritza eta ur azpiegiturak konpontzeko.

Garcia Tejerinak Tuteran egin ditu adierazpenok; izan ere, Bardeetan elkartu da Asajako ordezkariekin, eta Ebro ibaiak kaltetutako 25 udalerritako alkateekin.

Ministroak hedabideei azaldu dienez, lau milioi euro horiekin batera, nekazaritza aseguruen ordainketak izango dira, Ministerioak "aurrez finantzatzen" dituenak.

Ministroaren esanetan, "apartekoa" izan da otsailean botatako euritza, azken "136 urteetako" euri jasa gogorrenak izan baitira.

Horren harira, beste urte batzuetan uholdeak gertatzen zirenean ibaiaren ingurua konpontzeko eta babesteko denbora ematen zuela azpimarratu du, baina aldi honetan "urtarriletik lau uholde jarraian" izan direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur