Gizartea -
Lapurreta
Mutil bati sastada bat eman diote Donostian, lapurreta egiteko
Gazteari autoan zihoanean egin zioten lapurreta. Gaua ospitalean igaro ostean, sendagiria jaso du 20 urteko mutilak.
Erredakzioa
Atzo, lapurreta egiteko, labankada bat eman zioten hogei urteko mutil donostiarrari sendagiria eman diote ostegun honetan. Ospitaletik irtendakoan, salaketa jarri du.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoa 16:00etan jazo zen. Gaztea Amara auzoan auto bat gidatzen ari zela, semaforo batean gelditu zenean, beste ibilgailu batean zihoazen lau pertsona gerturatu zitzaizkion, maletategia zabaldu zioten eta maleta bat ostu zuten. Mutila autotik jaitsi zen, eta, orduan, erasotzaileek sastada bat eman zioten albo batean.
Erasoaren ondotik, biktima ospitaleratu egin zuten, baina gaua Donostiako Ospitalean igaro ostean medikuek sendagiria eman diote.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.