Gizartea -
Espainiako Gobernuaren baimena
Zabor-bilketaren inguruko kontsulta egin ahal izango du Azkoitiak
“Zaborra biltzeko Udalak martxan jarritako sistema egokia dela uste al duzu? Erantzuna, BAI/EZ”, izango da Azkoitiko bizilagunei egingo dieten galdera.
Erredakzioa
Zaborra biltzeko sistemaren inguruko herri kontsulta antolatu ahal izango du Azkoitiko Udalak (Gipuzkoa), Ministroen Kontseiluak horretarako baimena gaur eman eta gero.
“Zaborra biltzeko Udalak martxan jarritako sistema egokia dela uste al duzu? Erantzuna, BAI/EZ”, izango da Azkoitiko bizilagunei egingo dieten galdera.
Galdeketak baimena izateko baldintzak betetzen dituela uste du Espainiako Gobernuak; izan ere, “kontsultaren helburua eskumen propio bat da, ez du Udalaren eskuduntza gainditzen eta bizilagunen intereseko gai bat da”.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea