Gizartea -

Ezbeharra

Ama bat eta lau seme-alabak hil dira Frantzian, sute batean

Aita bakarrik atera da bizirik, sugarretatik ihesi leiho batetik salto egin baitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamazortzi urteko emakumezko bat eta lau seme-alabak (8 eta 13 urte artekoak) hil egin dira gaur goizaldean, etxean izandako sutean, Saint-Jans-Cappel herrian (Frantzia iparraldean, Belgikako mugatik gertu).

Aitak bakarrik atera da bizirik, leiho batetik salto egin baitu, sugarretatik ihesi.

France Info irrati-katearen arabera, sua 01:40an piztu da. Gizonak ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.

Suhiltzaileek goizaldean bertan amatatu dute sua, eta orduan topatu dituzte bost gorpuak.

Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen sutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Frantzia bideoak