Gizartea -

Lan-istripua

Bederatzi langile zauritu dira furgoneta istripu batean, Urkiolan

Portugalgoak dira langile guztiak, eta lau larri eraman dituzte ospitalera.

Istripua
Istripua
Bederatzi zauritu, Mañarian izandako istripu batean

0:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalgo bederatzi langile zauritu dira, horietako lau larri, furgoneta errepidetik irten eta maldan behera erorita, Urkiolan (Bizkaia), Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 16:30 aldera gertatu da, BI-623 errepidean, Mañarian, Gasteizko noranzkoan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, bederatzi langileak zihoazen furgoneta errepidetik irten, irauli, eta maldan behera erori da.

Portugalgo matrikula zeraman furgoneta horretan zihoazen beharginetako lau larri eraman dituzte Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleetara, eta gainerakoek kolpeak besterik ez omen dituzte jaso, aipatu iturriek azaldu dutenez.

Osakidetzak helikopteroz eraman du larri zaurituetako bat Galdakaoko ospitalera.

Era berean, suhiltzaileak ere bertaratu dira, furgonetan zihoazenetako batzuk ibilgailutik ateratzen laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Lan-istripuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Durangaldea gaur