Gizartea -

Kontrolpean

Isuria izan da Petronorrek Muskizen duen findegian

Konpainiaren arabera, isuria kontrolpean hartzea lortu dute, “eusteko eta babesteko neurri guztiak” erabiliz, petrolio gordina zabal ez zedin.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek Muskizen duen petrolio-findegian fuel-isuria gertatu da gaur goizaldean. Teknikarien ustez, 0,5 metro kubiko isuri dira.

Konpainiak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez, isuria kontrolpean hartzea lortu dute, “eusteko eta babesteko neurri guztiak” erabiliz, petrolio gordina zabal ez zedin.

Horren arabera, Petronor isuritakoa erretiratzen hasi da eta gertatutakoaren berri eman dio jada Bilboko Portuko Agintaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Petronor albisteak Muskiz albisteak