Gizartea -
Azpiegitura
Bilboko metroaren 3. linea 2016 amaieran jarriko dute martxan
Hilabete barru hasiko dira Zazpikaleetako geltokiko lanak.
Erredakzioa
Bilboko metroaren 3. linea 2016 amaieran jarriko dute martxan, Eusko Jaurlaritzaren arabera; izan ere, Zazpikaleetako geltokiko lanak hasteko daude, eta hilabete barru jarriko dituzte abian.
Iñigo Urkullu lehendakaria Zurbaranbarriko geltokiko lanetan egon da agur, Bilboko metroaren hirugarren linean, bilbotar talde batekin batera.
Urkulluz gain, Ana Oregi Ingurugiro sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Ibon Areso Bilboko alkatea ere bertaratu dira, teknikarien eta ingeniarien azalpenak entzutera.
Hirugarren linea Euskotrenena izango da, eta zazpi minutu eta erdian behin trenak Etxebarri eta Matiko lotuko ditu, 70.000 inguru pertsonari zerbitzua emate aldera.
5.885 metroko linea horrek zazpi geltoki izango ditu: San Antonio (Etxebarri), Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak, Uribarri eta Matiko.
Linea berria egiteko 279 milioi euroko aurrekontua izan dute, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
Lan horiei esker, Bilboko Metroa Euskotrenen aldirietako zerbitzuarekin lotuko dute, eta Oregiren esanetan, "nabarmen hobetuko da" garraioa Txorierrin, Durangaldean eta Urdaibain.