Gizartea -

Melillako hesia

Guardia Zibilaren aurkako kereila aurkeztu du etorkin batek

Renaud Nyamek (32 urte) kereila aurkeztu du Melillako epaitegi batean, ustezko prebarikazio delitu batengatik. 2014ko maiatzaren 1ean, Melilla zapaldu baino ez, Marokora itzuli zutela salatu du.

Melillako hesia. Artxiboko irudia: EFE
Melillako hesia. Artxiboko irudia: EFE
Melillako hesia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renaud Nyame (32 urte) Saharaz hegoaldeko etorkinak kereila aurkeztu du Melillako lehen auzialdiko epaitegi batean ustezko prebarikazio delitu batengatik. 2014ko maiatzaren 1ean Melilla zapaldu baino ez, Guardia Zibilak Marokora itzuli zuela salatu du Nyamek, Andres Garcia abokatuaren esanetan.

Etorkin talde bat mugako hesia salto egiten saiatu zen maiatzaren 1ean, 05:30ean, Melillako Txinatar auzoa eta Beni Enzar postuen artean, eta Guardia Zibilak Marokora itzuli zuen, berehala, Espainia zapaldu ondoren bertan asiloa eskatzeko eskubidea urratuta. Horregatik aurkeztu du Nyamek kereila.

Aldez aurretik beste lau aldiz saiatu zen Nyame hesia gainditzen, baina ez zuen lortu. Maiatzaren 1ean, berriz, Espainian sartzea lortu zuen, baina guardia zibilek atxilotu eta Marokoko segurtasun indarren esku utzi zuten berehala.

Asilo-eskubidea urratzeaz gain, ez zuten identifikatu, itzultzeko espedienterik ez zioten zabaldu, ez zioten bere eskubideen berri eman (itzultzaile baten bidez) eta “medikuek ez zuten artatu hesian egindako zauriak sendatzeko”.

Bartzelonako CIE

Maiatzaren 28an, Melillan sartzea lortu zuen Nyamek, eta Atzerritarrak Hartzeko Zentro (CIE) batean dago gaur egun, Bartzelonan. Guardia Zibilarekin kolaboratzeari uko egin zion.

Nyameren bikotekideak helegitea aurkeztu du CIEtik ateratzea eskatzeko; izan ere, Saharaz hegoaldeko etorkina kanporatzeko aginduaren zain dago bertan.

Horren abokatuak azaldu duenez, guardia zibilek Nyame berehala itzuli zutela erakusten duten frogak dituzte auzitara eramateko, eta auzi erabakigarria dela erantsi du abokatuak, irudiak “oso argiak” direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa