Gizartea -
Gertaera
80 urteko emakume bat larri zauritu da Iruñean, auto batek harrapatuta
Guztira, Udaltzaingoek zazpi trafiko istripu artatu zituzten atzo, tartean, 35 urteko txirrindulari batek pairatutakoa.
Erredakzioa
80 urteko emakume bat larri zauritu da gaur goizean Iruñean, auto batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Harrapaketa Nafarroako hiriburuko Santa Maria auzoan gertatu da.
Udaltzaingoak zazpi istripu artatu zituen atzo, 35 urteko txirrindulari batek pairatutakoa tartean. Gizonezkoak zauri arinak egin zituen, Mendillorri auzoan istripua izanda.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea