Gizartea -

Haur hezkuntza

Haurreskolak errentaren arabera ordainduko dira datorren ikasturtean

2015-2016 ikasturtetik aurrera, hiru taldetan banatu dituzte familien "errenta estandarizatuak", eta, horren arabera, gehiago edo gutxiago ordainduko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren esku dauden haurreskolak gurasoen errentaren arabera ordainduko dituzte datorren ikasturtean, eta gutxien duten familiek hobariak izango dituzte.

Haurreskolen Partzuergoko Zuzendaritzak aurreko beken sistema hobari bidezko beste sistema batekin ordezkatzea erabaki du, familien "esfortzu ekonomikoa mailakatzeko" eta "bidezkoagoa" izateko.

Gaur egun prezio berbera ordaintzen dute familia guztiek: 160 euro egunean 5 orduko zerbitzuagatik, eta 208 euro 8 orduko zerbitzuagatik.

2015-2016 ikasturtetik aurrera hiru taldetan banatuko dituzte prezioak, familien "errenta estandarizatuaren" arabera, eta hor, diru-sarrerez gain, familia mota eta seme-alaba kopurua hartuko dute aintzat.

10.000 euro arteko errenta estandarizatuak sartzen dira lehenengo taldean. Kasu horretan, 5 orduko zerbitzuak 91 euroko kostua izango du, eta 118 eurokoa 8 ordukoagatik. Bigarren taldean (10.000 eta 15.000 euro artean) 140 eta 180 eurokoa izango da prezioa; eta 15.000 eurotik gorako errenta estandarizatuari dagokionez, gaur egungo prezioari eutsiko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE