Gizartea -

Atxilotu bat

Bost jaioberriren gorpuak aurkitu dituzte izozkailu batean, Bordelen

Poliziak bost jaioberriren gorpuak aurkitu ditu, bikote baten etxebizitzako izozkailuan, Bordeletik gertu dagoen Louchats herrian, hain zuzen ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak bost jaioberriren gorpuak aurkitu ditu, bikote baten etxebizitzako izozkailuan, Bordeletik gertu dagoen Louchats herrian, hain zuzen ere.

Senarrak (40 urte) bi eguneko ume baten gorpua aurkitu du izozkailuan, poltsa isotermiko batean, zenbait hedabidek jakitera eman dutenez. Poliziari aitortu dionez, ez zekien emaztea hardun egon zenik ere. Senar-emazte horien etxera joan direnean, baina, agenteek beste lau jaioberriren gorpuak atzeman dituzte etxeko izozkailuan.

Dirudienez, emakumeak (35 urte) haurdunaldiak ezkutatu zituen, eta bakarrik erditu zen. Jaioberrien gorpuak aurkitu ondoren, emakumea ospitalera eraman dute, proba ginekologikoak eta psikiatrikoak egitera. Jaioberrien gorpuei DNA probak egingo dizkiete, bikotearenak diren eta anai-arrebak diren jakiteko.

Nekazaritzatik bizi den bikoteak 13 eta 15 urteko seme-alabak ditu. Susmoak baieztatuz gero, Frantzian 2010etik izan den haur hilketarik handiena litzateke Bordeletik hurbil gertatutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia