Gizartea -

Bizkaia

Luizi batek bi ibilgailuri kalte egin die Ermuan

Ermuko Udalak baieztatu egin du baduela luiziek eragindako arazoak konpontzeko adina "gaitasun eta baliabide ekonomiko".

Luiziaren ondorioz, autoetako bat erabat hondatuta geratu da. Argazkia: EiTB
Luiziaren ondorioz, autoetako bat erabat hondatuta geratu da. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizalde partean Ermuan (Bizkaia) izandako luizi baten ondorioz, bertan aparkatuta zeuden bi autok kalte handiak jasan dituzte. Autoetako bat erabat hondatuta geratu da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lur-jausia 01:30ean gertatu da, Goenkale kalean. Hala ere, ezbeharrak ez du bertako etxebizitzetan eraginik izan. Arriskua ez zegoenez, ez dituzte auzokideak ebakuatu.

Kaleak itxita jarraitzen du, errepidera eroritako harri-blokeak bertatik kentzen ari baitira.

"Baliabide ekonomikoak" badaude

Ermuko Udalak baieztatu egin du baduela luiziek eragindako arazoak konpontzeko adina "gaitasun eta baliabide ekonomiko".

"Oinezkoek ezin dute igaro, espaloian seinalizazio zinta ipini eta gero, arrisku gunera sar ez daitezen. Udal-zerbitzuek alerta egoeran jarraitzen dute gertatutakoa eboluzioa jarraitzeko, landare asko dagoen malda handi batean", oharraren arabera.

Gainera, azaldu duenez, "azken egunotako etengabeko euriteek eta gune horretako malkar handiak" eragin dute luizia.

"Zoritxarrez, lurjausien fenomenoa ohiko bihurtzen ari da gure orografian. Esaterako, ostiralean, antzeko gertakari baten ondorioz AP-1 autobidean zirkulazioa eten behar izan zuten, Eskoriatza parean", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia