Gizartea -

Ekitaldi bat egingo dute

Hiru urte geroago epaiketarik egin ez izana salatu du Iñigo Gogoan-ek

Gaztea omentzeko xedearekin, ekitaldi bat egingo dute senide eta lagunek, apirilaren 11n.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacas hil zutenetik hiru urte igaro direnean, epaiketa egin ez izana salatu du Iñigo Gogoan herri ekimenak. Gaztea omentzeko xedearekin, ekitaldi bat egingo dute apirilaren 11n.

Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz. Ana Torres Bilboko Instrukzioko 10. Epaitegiko epaileak zuzentzen du instrukzioa.

Ohar baten bidez zabaldu dutenez, Iñigo Cabacasen “hilketak” Bilbon eta “Euskal Herri osoan” piztu zuen “haserreari” bide ematea da elkartearen helburu nagusia. “Jardun polizialaren ondorioz heriotza gehiago ez egotea” ere helburutzat hartu du plataformak.

Cabacasen “hilketa” zigorrik gabe “ez geratzea” eskatu du Iñigo Gogoan herri ekimenak, eta “hirugarren urteurrena” betetzeko egun gutxi batzuk falta direnean epaiketa oraindik egin ez izana kritikatu dute.

Horregatik, Iñigo Cabacasen lagun eta senideek ekitaldi bat egingo dute apirilaren 11n. Ekimena ostegun honetan aurkeztuko dute, Bilboko Kafe Antzokian egingo duten agerraldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urteurrena Iñigo Cabacas