Gizartea -
Bizkaia
Bilbo-Santander linearen tren-zerbitzua berrezarri dute
Bilbo-Santander linearen tren-zerbitzuak normaltasunez funtzionatzen du jada, ostiral honetan tren bat errailetik atera eta trenbide itxita gertu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Adifeko teknikariek azken orduetan egindako lanei esker, Bilbo-Santander linearen tren-zerbitzua berrezarri dute larunbat arratsalde honetan, tren bat errailetik aterata, Zallako trenbidea itxita egon ostean.
Trenbidea itxita egon da egun osoan zehar, Zallan (Bizkaia) atzo Renfeko (FEVE) tren batek istripua izan eta gero, bidetik aterata.
Istripua 20:25ean izan zen, Ahedo auzoan, luizi baten ondorioz lurra trenbidean pilatu zelako.
Bagoian 20-30 lagun zihoazen eta hiru zauritu ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea