Gizartea -
Loteria Nazionala
Loteria Nazionaleko lehen saria egokitu da Bergaran
78.422 zenbaki saritua Bergarako Peñalba loteria administrazioan eta Bartzelonan, Cadizen, Kordoban, Las Palmasen eta Villacastinen (Segovia) saldu dira. 60.000 euro jasoko dituzte dezimoko.
O.A. | EITB.EUS
Gaur ospatu den Loteria Nazionalaren zozketako lehen sariaren zati bat Bergarako Peñalba administrazioan saldu dute. Halaber, 78.422 zenbaki sarituak dirua utzi du Bartzelonan, Cadizen, Kordoban, Las Palmasen eta Villacastinen (Segovia) ere.
600.000 euroko saria da euro bakoitzeko, beraz, dezimoko 60.000 jasoko dituzte zenbaki saridunaren jabeek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea