Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia euskal kostaldean 3,5 metro baino gehiagoko olatuengatik
Egoerak egun osoan iraungo du eta, gainera, 5-6 indarreko mendebalde-ipar mendebaldeko haizea espero da.
Albisteak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euskal kostaldean, 3,5 metro baino gehiagoko olatuak izateko arriskua dela eta.
Ohar baten bidez zabaldu dutenez, abisua 10:00etan abiarazi dute eta egun osoan egongo da indarrean, sagailo edo itsaski handia espero baitute.
Gainera, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, EAEn 5-6 indarreko mendebalde-iparmendebaldeko haizea izatea espero da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea