Gizartea -

Gobernuak atzera egin du

Etorkinek osasun zerbitzuak erabiltzeko eskubidea izango dute berriro

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Alonso ministroak zehaztu du etorkin horiek ez dutela osasun txartela berreskuratuko (2012ko erreforman kendu zieten).

Mariano Rajoy Donald Tusk EBko presidentearekin bildu da Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Donald Tusk EBko presidentearekin bildu da Argazkia: Efe
'Zentzuzkoa da etorkinek osasun zerbitzuak erabili ahal izatea'

01:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Estatuan egoera irregularrean dauden etorkinek oinarrizko osasun zerbitzua erabiltzeko eskubidea berreskuratuko dute, gaur Alfonso Alonso Justizia, Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako ministroak iragarritakoaren arabera.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Alonsok zehaztu du etorkin horiek ez dutela osasun txartela berreskuratuko (2012ko erreforman kendu zieten).

Bere erabakia justifikatzeko, Alfonso Alonsok “osasun publikoaren” inguruko arrazoiak aipatu ditu. Larrialdi zerbitzuak arintzeko ere balio izango duela erantsi du.

Oinarrizko Osasun Arretarik ez izatearen ondorioz, paperik gabeko etorkinek larrialdi zerbitzuetara jotzen dutela esan du, gainezka egiteraino. Horregatik, Oinarrizko Osasun Arreta eskaintzea “eraginkorragoa” dela esan du ministroak.

Hala ere, orain arte bezala, egoera irregularrean dauden etorkinei ez diete osasun-txartela itzuliko. Txartel hori ematearen “aurka” agertu da Alonso.

Europan, txartela beste inon ez dutela esan du Alonsok, eta ez dietela Espainian emango beste inon ez duten eskubidea.

Adostutako beste neurri batzuk, tartean koordainketarena, ez dituztela bertan behera utziko gaineratu du.

Ekonomiak hobera egin badu ere, botiketan oso gastu “handia” egiten dutela azaldu du Alonsok, eta, hortaz, “gastu horren kontrola” zorrotza izaten jarraitu behar duela defendatu du.

'Larrialdi zerbitzuak arintzeko balio izango du'

Alonsok hartutako erabakia “zentzuzkoa” dela adierazi du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Besteak beste, larrialdi zerbitzuak “arintzeko” balio izango duela azpimarratu du.

Moncloan Donald tusk Europar Batzordeko presidentea hartu du Mariano Rajoyk. Bilera amaitzean egindako agerraldian, egoera irregularrean dauden etorkinei Espainiak eskaintzen dien arreta zerbitzua “Europako osoenetarikoa” dela defendatu du.

Hala ere, pertsona horiei ematen zaien zerbitzua “hobetze aldera”, erregulazio berria aztertzen ari direla iragarri du. Gaineratu duenez, dagoeneko  zenbait erkidegok osasun zerbitzua eskaintzen diete paperik gabeko etorkinei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea