Gizartea -

Zabor-bilketa greba

Getxon pilatutako zaborra biltzeko agindua eman du Jaurlaritzak

Agindu horren ondotik, Udalak zaborra biltzeko lehentasuna duten guneak zeintzuk diren zehaztu du. Puntu gehienak erdigunean daude.

4 aste beteko dituzte greban Getxoko garbiketa langileek

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko herritarren osasuna edo segurtasuna arriskuan dagoen guneetan zaborra biltzeko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak, hondakinak batzeko grebaren harira Udalak bidalitako txostenak aztertu ostean.

Zaborrak su hartzeko arriskua dagoen tokietan edo oinezkoei traba egiten dien guneetan gutxiengo zerbitzuak bermatzea ezinbestekotzat jo du Jaurlaritzak.

Horrez gain, CESPA-Aseser aldi baterako enpresa-elkarteari eta enpresa-batzordeari egotzi die gutxiengo zerbitzuak bete ez izana.

Getxoko Udalak, berriz, Jaurlaritzari erantzunez, zaborra biltzeko lehentasuna duten guneak zeintzuk diren zehaztu du. Puntu gehienak erdigunean daude.

Edukiontziak sutan

Bestalde, Imanol Landa alkateak gaitzetsi egin du goizaldean Areeta-Erromo inguruan bost edukiontzi erre izana eta pilatutako zaborrari su eman izana.

“Gertakari larriak eta onartezinak dira, herritarren segurtasuna arriskuan jarri dute eta ertzainen eta suhiltzaileen esku-hartzea ezinbestekoa izan da”, azaldu du.

Amaitzeko, bi aldeen artean akordioa lortzeko “ahalegin guztiak” egingo dituela azpimarratu du, baina erantsi du “denbora aurrera” doala eta egoera jasanezina bilakatzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo