Gizartea -

'Chedeng' tifoia

Filipinetan 10.000 lagun ebakuatu dituzte 'Chedeng' tifoiagatik

Filipinetako Luzon uhartearen ekialdean ukituko du lurra datozen orduotan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 10.000 pertsona ebakuatu dituzte larunbat honetan, filipinarrak eta atzerriko turistak barne, "Chedeng" tifoiaren berehalako etorreragatik, Xinhua Txinako albiste agentziak Filipinetako Gobernu iturriak aipatuz berri eman duenez.

Aurreikuspenen arabera, Asiako sistema metereologikoan 'Maysak' izenarekin ezaguna den ekaitzak Luzon uhartearen ekialdean, Aurora probintzian, ukituko du lurra datozen orduetan.

Vilma Cabrera Gizarte Ongizatea eta Garapen Saileko idazkariordeak azaldu duenez, Isabela, Cagayan eta Quirino probintziak ere alerta egoeran daude badaezpadako ebakuazio bat gauzatu dadin.

Bestalde, Gobernuak hondamendiei eta larrialdiei aurre egiteko sistemak aktibatu ditu. "Gobernuaren agentzia guztiak 'Chedeng' tifoiari aurre egiteko prest daudela bermatzeko da", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea