Gizartea -
Zirkulazioa
Hauek dira Bilbon EHko Itzuliagatik itxiko dituzten errepideak
Gainera, Udalak gomendatu du tranbia, metroa eta trena erabiltzea, Bilbobusen ere eragina izango duelako.
Agentziak | Erredakzioa
Aurtengo Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Bilbotik abiatuko da gaur, astelehena; hori dela eta, hiriko zenbait kaletako zirkulazioan eragina izango du, nahiz eta bihar jaieguna izan, gehien bat goizean, eta eragin handiagoa arratsaldean, "zubiaren" itzulerako operaziogatik.
Lasterketak zuzenean eragingo du zenbait auzotan: Abando, Indautxu, Deusto, Castaños, Uribarri, Matiko, Zurbaran, Arabella, Otxarkoaga eta Txurdinaga.
Gainera, Bilbora abiatu aurretik zirkulazio-etenaldiak kontsultatzeko dei egin dute eta, Abandon eta Indautxun bizi direnei Juan de Garaytik sartzea gomendatu diete.
Gainera, bertoko bizilagunek kontuan hartu beharko dute Kale Nagusiko aparkalekua kenduko dutela Moyua Plazaren eta Jesusen Bihotza Plazaren artean, eta horien inguruetan, gaur, igandea, gauerditik aurrera.
Era berean, Bilbobusek ere gorabeherak jasango ditu 23 ibilbidetako ohiko zerbitzuan; geltokietan, www.bilbao.net/Bilbobus 010 telefonoan aldaketon berri emango dute. Hori dela eta, Bilboko Udalak metroa, tranbia eta trena erabiltzea gomendatu du.
Hiriburua egokitzeko lanak gaur bertan hasiko dira: helmuga prestatzeko, Kale Nagusia moztuko dute, Moyua eta Jesusen Bihotzaren artean, asteleheneko 7:00etatik aurrera, egun osoan. Halere, zirkulazioa Iparragirre eta Maximo Agirreren bidegurutzean ibiliko da, 15:30ak arte, gutxi gora behera.
Horrez gain, Anselmo Clave kalea moztuta egongo da 00:00etatik, astelehena, astearteko 12:00ak arte.
Bihar, egun osoan, zirkulazioak etenaldiak izango ditu zenbait puntutan, lasterketaren une batzuetan.
Hala, 09:00etatik 13:00 arte Abandoibarra Etorbidea moztuta izango da, Euskalduna Jauregiaren noranzkoan, Guggenheim Museoaren ondoko biribilgunearen Ramon Rubial kalearen artean, baina bi puntu horiek erabilgarri utziko dituzte.
Irteeran, (13:10-13:45) zirkulazioa erabat etengo dute honako ibilbidean: Abandoibarra Etorbidea- Jesusen Bihotza- Euskalduna Zubia- Botika Zaharra - Unibersitateen Etorbidea- Campo Volantin Pasealekua- Ernesto Erkoreka Plaza- Zumalakarregi Etorbidea-N-634 Etxebarrirako noranzkoan.
Ondoren, Itzulia birritan igaroko da Bilbotik, Santo Domingotik eta Salveko Zubitik sartuta, hortaz, zirkulazioa etenda izango da, lasterketa igaro bitartean.
Helmugara heldu ondoren, aipatutako guneez gain, Rodriguez Arias (Rekalde Zumarkalea eta Sabino Aranaren artean), Areilza Doktorea eta Maria Diaz de Haro (Kale Nagusiaren eta Poza kalearen artean) kaleak ere itxiko dira.
Azkenik, Artxanda-Salven eta Salve tunela-Ugaskon ere etengo dute zirkulazioa, bi noranzkoetan, 15:30eatik 18:00etara.