Gizartea -

Castello

16 urteko gazte bat ito da besoa igerilekuan harrapatuta geratu ostean

Urpean igeri egiten zebilela, besoa harrapatuta geratu zaio, eta atera ezinik, itota hil egin da. Ikerketaren arabera, litekeena da igerilekuaren sareta bat solte egotea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko gazte espainiar bat, Madrilgo auzokidea, itota hil da larunbat honetan Marina d´Or hotel-gunean, Oropesa del Mar udalerrian, Castellon, Informaziorako eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak jakitera eman duenez.

Ezbeharra larunbat honetan jazo da, 20:40ak aldera. Neska igerilekuaren urpean igeri egiten zebilela, besoa harrapatuta geratu zaio, eta atera ezinik, itota hil egin da.

Sorosleak larrialdi-zerbitzuei deitu die, eta bertaratutako SAMUko anbulantzia bihotzeko susperraldia egiten saiatu da, baina ezinean.

Epaitegi-Poliziak ikerketa abiarazi du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Hasierako ikerketen arabera, litekeena da 11 cm-ko diametroa duen sareta bat solte geratzea, horren ondorioz, ura irteteko bidea irekitzea, eta neskaren besoa bertan harrapatuta geratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea