Gizartea -

Bideoa

Sidonie taldeak Ryanairren 'omenezko' abestia egin du hegaldi batean

Hirukoak bideoa grabatu zuen hegazkinaren pasilloan konpainiaren langileen "jarrera atsegina" salatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidonie musika taldeak Ryanair hegazkin konpainia merkearen "omenezko" abestia egin zuen martxoaren 24an hartu zuen hegaldi batean eta bideoan grabatu zuen. Bideoa Facebookeko euren orrialdean eskegi, eta denbora gutxian, arrakasta itzela lortu dute taldeko kideek.

Bartzelona-Santiago bidea egin behar zuen hegaldia hartu zuen martxoaren 24an musika taldeak, eta Ryanairreko langileek emandako tratu eskasa ikusita, "euren eta konpainia gorrotagarriaren omenezko" abestia konposatu zuten. Are, hegaldian bertan, hegazkineko pasilloan, kantatu zuten.

Bideoan Marc, Jesus eta Alex taldekideak ikus daitezke, ukelelea eskuan, abestia kantatzen: "Ryanair / Como me gusta Ryanair / Y sus azafatos / Mas amables no pueden ser.." (Ryanair / Zelan gustatzen zaidan Ryanair / Eta bere langileak / Atseginagoak ezin daitezke izan") .

Hegazkinean zihoazen bidaiari batzuk txaloka eta abestia kantatzen hasi ziren, eta askok euren sakelakoarekin grabatu zuten unea.

Sidoniek Facebookera igotako bideoak 571.575 erreprodukzio ditu eta 3.848 aldiz partekatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea