Gizartea -

Heriotza

Gabi Phagaburu euskaltzalea hil da, traktore istripu batean

Besteak beste, Bunuzeko zinegotzi eta Irulegiko Irratiaren presidente izan da.

Gabi Phagaburu, lehena eskuinetik. Argazkia: mediabask.eus
Gabi Phagaburu, lehena eskuinetik. Argazkia: mediabask.eus
Gabi Phagaburu, lehena eskuinetik. Argazkia: mediabask.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabi Phagaburu (51 urte) euskaltzale eta Bunuze Nafarroa Behereko udalerriko zinegotzia hil da astelehen honetan, traktore istripu batean, mediabask.eus atariak jakinarazi duenez.

Sortzez Oragarrekoa zen Gabi Phagaburu, eta Oztibarre eskualdeko Bunuze herrian  bizi zen. 2014tik zen udal hautetsia.

1990eko hamarkadan, Irulegiko Irratiaren presidentea izan zen. Gainera, herriko hainbat ekimenetan hartu zuen parte, hala nola ikastolan eta pilota taldean.

Euskaltzale amorratua, Manex-Etxart bildumaren eta Oztibarreko ikastola berriaren sorreran buru-belarri aritu zen 2007an. Orain dela bi aste, Korrikaren lekukoa eskuetan atera zen Oztibarren.

Gaur egun, Hendaiako Sokoa lantegian egiten zuen lan, komertzial gisa. Ezkonduta zegoen eta bi semeren aita zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara