Gizartea -

CIS

Langabeziarekiko eta ustelkeriarekiko kezkak pixka bat gora egin du

Aurreko inkestan bezalaxe, herritarren baikortasunak pixka bat gora egin du, baina egoera ekonomikoa “txarra edo oso txarra” dela uste dute % 74,1ek.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Langabezia-tasa altua, gizartea gehien arduratzen duen arazoa

00:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziarekiko eta ustelkeriarekiko herritarren kezkak pixka bat gora egin zuen berriro martxoan, CISen azken inkestaren arabera. Langabezia herritarren kezka nagusia da % 80,3 batekin (otsailean % 78,6). Ondoren, ustelkeriak herritarren % 50,8 (48,2 duela hilabete bat) kezkatzen du.

Soziologia Ikerketa Zentroko (CIS) azken inkesta martxoaren 2tik 10era egin zuten. Arazo ekonomikoak hirugarren tokian azaltzen dira % 24,9 batekin. Politikariak eta alderdiak, aldiz, laugarren postuan agertzen dira % 20 batekin.

Kezken zerrendan bosgarren lekua osasunak du, baina otsailarekin alderatuta hiru hamarren behera egin du kezkak. Horrela, % 11,8k aipatu du inkestan. Ondoren, arazo sozialak azaltzen dira % 10,4 batekin, otsailean baino hamarren bat gutxiago.

Hezkuntza % 9,2 batekin (9,5 iragan hilean), murrizketak % 3,9 batekin eta enpleguaren kalitatearekin lotutako arazoak % 3,4 batekin (3,9 otsailean) hurrengoak dira kezken zerrendan.

Azkenik, eta nobedade bezala, gazteriarekin harremana duten arazoak bederatzigarren lekuan agertzen dira % 2,7 batekin. Hamargarren postuan berdinduta, etxegabetzeak, Gobernua, alderdi politiko konkretuak eta balioen krisia daude; izan ere, inkestatuen % 2,4k aipatu dituzte, hurrenez hurren.

Aurreko inkestan bezalaxe, herritarren baikortasunak pixka bat gora egin du, baina egoera ekonomikoa ?txarra edo oso txarra? dela uste dute % 74,1ek (otsailean 75,6).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024