Gizartea -

Lan Eskaintza Publikoa

Justizian 157 lanpostu eskainiko dituela iragarri du Jaurlaritzak

Azterketak uda ondoren egingo dituzte. Foru Zuzenbide Zibila eta euskara ezagutza sarituko dute azterketetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten, Justizia Administrazioan, 157 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo duela iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzak. Azterketak uda ondoren egingo dituzte. Lan eskaintza publikoarekin, langileen bitarteko izaera murriztu nahi dutela azaldu du Gasteizko Exekutiboak.

Espainiako Justizia Administrazioko ordezkariek eta EAEkoek bilera egin dute arratsaldean Madrilen. Bilera amaitu ostean, adierazpenak egin ditu Manuel Valin Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendariak.

Valinen ahotan, “1996az geroztik Eusko Jaurlaritzak egingo duen lan eskaintza publiko garrantzitsuena izango da”. Azterketak uda ondoren egingo dituzte. Foru Zuzenbide Zibila eta euskara ezagutza sarituko dute azterketetan.

157 lanpostuetatik, 88 tramitatzaileak izango dira, 34 kudeatzaileak, 30 laguntzaile judizial eta auzitegiko bost mediku. 2011tik EAEko Justizia Administrazioan ez dela lan eskaintza publikorik egin gogorarazi du Valinek.

Erregistro Zibilak

Bestalde, Eusko Jaurlaritza EAEko Erregistro Zibilak Justizia Administrazioaren esparrutik ateratzearen aurka dagoela azaldu dio Valinek Rafael Catala Justizia ministroari. Doako zerbitzu publikoa izateari uztea ez du nahi Gasteizko Exekutiboak.

Horren harian, Euskadiko Erregistro Zibiletako 252 lanpostuak bermatu egingo dituela esan du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa