Gizartea -
Lan istripua
Langile bat ospitaleratu dute Bilbon, sute batean kea arnastuta
Antza, sutea fatxadan zegoen asfaltozko estaldura batean piztu da, Henao kalean, Bilbon.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langile bat zauritu da Bilboko Heros kaleko 6. zenbakiko etxebizitza batean gertaturiko sute batean. Sua piztu den unean, langileak etxebizitzako fatxadan lanean ari ziren eta horietako bat Basurtoko ospitalera eraman dute, kea arnastuta. Halaber, beste bi emakume tokian bertan artatu behar izan dituzte.
Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez, sutea ordubata eta laurden inguruan piztu da. Antza denez, etxebizitzaren aldamioan jarrita zegoen tela asfaltikoak su hartu du eta garrak goiko solairuetara zabaldu dira.
Sutearen unean, hainbat pertsona lanean ari ziren. Suhiltzaileek ordubetean sua itzaltzea lortu dute.
Suaren eraginez, ke-lainoa sortu da eta langile bat Basurtoko ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Halaber, laugarren solairuko etxebizitza batean zeuden bi emakume tokian bertan artatu dituzte kea arnasteagatik.