Gizartea -

Trafikoa

% 50 igoko dute trafiko-istripuz hildakoen kalte-ordaina

Lesioen kasuan, kalte-ordaina heren bat baino gehiago (% 35) igoko dute.

Istripua, Donostian. Argazkia: EiTB
Istripua, Donostian.
Istripua, Donostian. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak trafiko-istripuen biktimen kalte-ordainak gaurkotzeko lege proiektua onartu du gaur, eta batez beste % 50 gehiago jasoko dute trafiko-istripuz hiltzen direnen senideek, eta % 35 gehiago emango dute lesioengatik.

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa izan da baremo berria azaldu duena. 2003tik berritu gabe zegoen, eta Espainiako Estatua inguruko herrialdekoetatik oso urrun zegoen, eta gerturatzea zen asmoa.

Catalak azpimarratu duenez, Gobernuaren helburua da hauteskundeak baino lehenago onartzea Kongresuak lege berria, biktimentzako oso gai "sentikorra" delako, eta haiek izan zirelako, Kongresuarekin batera, lege berri bat indarrean jartzea eskatu zutenak.

Justizia Ministerioak hainbat adibide jarri ditu araudi berria azaltzeko. Hala, 38.000 euroko diru-sarrerak, emaztea eta 12 urtetik beherako hiru seme-alaba dituenaren heriotzagatik, 335.519 ordaindu beharrean, 671.480 ordainduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa