Gizartea -

Nafarroa

Langile bat hil da Berriobeitin izandako lan istripu batean

59 urte zituen Ararrabiako behargina hainbat metrotatik behera jausi da, TID enpresan lanean ari zela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atarrabiako 59 urteko langile bat hil da eguerdian Berriobeitin (Nafarroa), TID (Tecnica Industrial en Decoracion) enpresan erorikoa izanda.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, laneko ezbeharra 11:52an jazo da, Errege Abelbide kaleko 20. zenbakian dagoen lantegian.

Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuak anbulantzia medikalizatu bat bidali du lantegira. Medikuak, baina, langilea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin.

Behargina nonbaitera igota zegoen eta, argitu gabeko arrazoiak tarteko, erori egin da. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoak hartu du laneko istripua ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroako albisteak