Gizartea -

Vatikanoa

Jose Maria Arizmendiarrieta kanonizatzeko beste pauso bat eman dute

Teologoek aho batez erabaki dute Arizmendiarrieta Elizak erreferentziako pertsonatzat har dezakeela. Euskal kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte beteko dira apirilaren 22an.

Marije Guerra | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Arizmendiarrieta euskal kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte beteko dira apirilaren 22an. Erroman, Arizmendiarrieta kanonizatzeko eskaria aztertu duten teologoek aho batez erabaki dute Elizak erreferentziako pertsonatzat har dezakeela.

Frantzisko aita santuak aurten izenda lezake “beneragarri” Markinako semea. Bederatzi urte dira Jose Maria Arizmendiarrieta santu egiteko bidea hasi zela.

Vatikanoko teologoek aho batez ondorioztatu dute: kristau fedea, itxaropena eta maitasuna oso goi-mailan bizi izan zituela Arrasateko apaizak eta merezi duela hura beneragarritzat hartzea. Haren santutasunaz gain, haren gaurkotasuna azpimarratu du Javier Retegi Arizmendiarrieta kanonizatzeko talde eragileko kideak.

Etzi mahai inguru bat egingo dute eta igandean, meza nagusia eta omenaldia egingo diote Markina-Xemeinen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arrasate bideoak